Ongi etorri gure Haur Etxera!

Gaur egungo hezkuntza sisteman dauden lan egiteko moduak aldatzeko gogoa dugun hezitzaile talde bat gara, hau da, hezkuntzari bira bat eman diezaiokegula sinisten dugu.
Horregatik, haurreskola hitza atzean utzi, eta
HAUR ETXE bat sortzea erabaki dugu.

2012/03/06

Zeintzuk dira gure egiteko moduak?

HAURRA naturaren parte sentitzea bermatuko dugu, esperimentazioa sustatuz. 

Haur etxea NATURAren parte izango da.
 
FAMILIA haur etxearen parte izango da, ateak beti irekita egongo dira.

Haur etxeko HEZITZAILE BERRITZAILEEK haurraren erritmoa errespetatuko dute.
 
Haur etxearen ANIZTASUNAri garrantzi handia emango diogu. Horregaitik, haur guztiek bere lekutxoa edukiko dute.
 
Hezkuntza berezi-premia duten haurrentzako TERAPIA OKUPAZIONALean edo HEZKUNTZA BEREZIAn espezializatuak egongo dira beraien bizi kalitatea hobetzeko eta mantentzeko. Hau da, haurraren INKLUSIOA bermatuko da txikitatik.
 
Emmi PIKLERren metodologian oinarrituko da haur etxe honetako esku hartzea, afektibitateari garrantzia emanez.
 
Haurraren JOLASAri garrantzi handi ematen diogu, hau delako bere garapen orokor egokia bermatuko duena. Honegatik, jolasaren beste atal bat bezala ARNO STERN-en jolasaren metodologia erabiliko dugu.
 
PSIKOMOTRIZITATEAk haurraren garapenean duen garrantzia kontutan izanda, jarduera hau gure egunerokotasunean guztiz integratuta dago eta instalazioak haurraren garapen psikomotorea ziurtatzeko antolatuta daude.    

No hay comentarios:

Publicar un comentario