Ongi etorri gure Haur Etxera!
Gaur egungo hezkuntza sisteman dauden lan egiteko moduak aldatzeko gogoa dugun hezitzaile talde bat gara, hau da, hezkuntzari bira bat eman diezaiokegula sinisten dugu.
Horregatik, haurreskola hitza atzean utzi, eta HAUR ETXE bat sortzea erabaki dugu.
Horregatik, haurreskola hitza atzean utzi, eta HAUR ETXE bat sortzea erabaki dugu.
2012/03/07
Nortzuk gara?
Ezkerretik Eskuinera:
Maria Baskaran Hezitzailea
Amaia Luke Hezkuntza Berezia
Ane Vitoria Hezitzailea
Odile Abasolo Arno Stern metodologian espezializatua
Igone Bereziartua Terapeuta Okupazionala
Eneko Larrinaga Hezitzailea eta zuzendaria
2012/03/06
Zeintzuk dira gure egiteko moduak?
HAURRA naturaren parte sentitzea bermatuko dugu, esperimentazioa sustatuz.
Haur etxea NATURAren parte izango da.
FAMILIA haur etxearen parte izango da, ateak beti irekita egongo dira.
Haur etxeko HEZITZAILE BERRITZAILEEK haurraren erritmoa errespetatuko dute.
Haur etxearen ANIZTASUNAri garrantzi handia emango diogu. Horregaitik, haur guztiek bere lekutxoa edukiko dute.
Hezkuntza berezi-premia duten haurrentzako TERAPIA OKUPAZIONALean edo HEZKUNTZA BEREZIAn espezializatuak egongo dira beraien bizi kalitatea hobetzeko eta mantentzeko. Hau da, haurraren INKLUSIOA bermatuko da txikitatik.
Emmi PIKLERren metodologian oinarrituko da haur etxe honetako esku hartzea, afektibitateari garrantzia emanez.
Haurraren JOLASAri garrantzi handi ematen diogu, hau delako bere garapen orokor egokia bermatuko duena. Honegatik, jolasaren beste atal bat bezala ARNO STERN-en jolasaren metodologia erabiliko dugu.
PSIKOMOTRIZITATEAk haurraren garapenean duen garrantzia kontutan izanda, jarduera hau gure egunerokotasunean guztiz integratuta dago eta instalazioak haurraren garapen psikomotorea ziurtatzeko antolatuta daude.
Non gaude?
Atxondon aurkituko gaituzu!
Axpen kokatuta dagoenez, naturan guztiz integratuta dago Imitte.
Hau da, Axpeko ingurua aprobetxatuz, gure haur etxeari inguru paregabe honen itxura ematea erabaki dugu, HAURRAK naturaren parte sentitzeko.
Beste barik, gure haur etxea ezagutzeko gonbidapena bidali nahi dugu, nahi duen guztiari gu ezagutzeko eta gure haur etxea ezagutzeko aukera emanez.
Axpen kokatuta dagoenez, naturan guztiz integratuta dago Imitte.
Hau da, Axpeko ingurua aprobetxatuz, gure haur etxeari inguru paregabe honen itxura ematea erabaki dugu, HAURRAK naturaren parte sentitzeko.
Beste barik, gure haur etxea ezagutzeko gonbidapena bidali nahi dugu, nahi duen guztiari gu ezagutzeko eta gure haur etxea ezagutzeko aukera emanez.
2012/01/26
Imitte Haur Etxea
Ongi etorri gure etxera!
Lehenengo eta behin, aurkezpen txiki bat egingo dizuegu. Gaur egungo egiteko moduak aldatzeko gogoak ditugun lagun talde bat gara, hala nola, hezkuntza sistemari bira bat eman behar diogula pentsatzen dugu.
Horregatik, haurreskola hitza atzean utzi, eta Haur Etxe bat sortzea erabaki dugu.
Odile, Eneko, Maria, Amaia, Ane eta Igone
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

